Korrikak irudi hunkigarriak utzi ohi ditu Euskal Herri osoan, baita Barakaldon ere. Hona hemen Hamaika telebistaren bidez lortutako bideoak:
1902 kilometroa. Ekologistak Martxan:
1903 kilometroa. Topagune Kultur Elkartea, Munoa Ikastetxeko Guraso Elkartea, Llanoko Kartoi Banda eta Lauky peña:
1904 kilometroa. Lutxanako Elkarte, denda eta taldeak. Euskaraz sendatu Erizaintza Fakultateko ikasle taldea (azken honen zatia faltan da; Hamaika telebistak helarazi bezain laster ikusgai jarriko dugu):
1905 kilometroa. Ospitaleko langileak:
1906 kilometroa. Gurtzetako Jai Batzordea, Urdingorri IGE (Gurutzeta Eskola) eta Iturbitarte IGE
(Gurutzeta Institutua):
1907 kilometroa. Erreka-ortu Dantza Taldea. FP Barakaldo LH:
1908 kilometroa. Ibarreta Elkartea eta Barakaldoko Pentsionisten Mugimendua:
1909 kilometroa.Arrontegiko elkarteak:
1910 kilometroa. Udaletxeko langileak:
1911 kilometroa. Barakaldoko Ezker Abertzalea. Edorta Argote, Kari Ledesma, Maddi Argote eta Aritz Argote:
1912 kilometroa. San Bizenteko Jai Batzordea eta auzoko elkarteak:
1913 kilometroa.Ibarra-kaldu elkartea, Beurko BHI, Ibaibe Herri Ikastetxea, Jai Batzordea eta
Zirkodomoa:
Astelehenean zabaldu zen barnetegietako eskaintza berezia: apirilaren 22ra arte udako barnetegietan izena ematen duten AEK-ko
ikasleek %10eko deskontua izango dute.
23. Korrika geldiezin eta euskalduna izateaz harri dabil, eta halaxe iritsiko da Baionarat Euskal Herria zeharkatu ostean. Barakaldotik bukaerako festara joateko autobusa antolatu dugu:
Noiz: Martxoaren 24an, igandean.
Zer ordutan: 08:40an
Non: Landeta bus geltokian, epaitegiaren atzean
Zenbat: 15 euro
Izena emateko: Barakaldoko AEK euskaltegian. barakaldo@aek.eus edo 663 03 81 35
Haur eta eskolek ere 23. Korrika bultzatuko dute. Horren erakusle da Barakaldoko AEK-k eta Udaleko Euskara Sailak antolatu duten Barakaldoko erdialde zein Gurutzetako Korrika Txikiak
Noiz: Martxoak 21, osteguna, 10:00-12:00.
Zer: Korrika Txikia
Festak: Barakaldon Dj Paco eta Dantzatzeko prest Gurutzetan
Arkaitz Buronen eskutik, otsailaren 29ko korrika aurkezpena grabatu eta editatua izan da. Bertan hainbat lagunen harrotasun eta euskararekiko atxikimendua bistaratzeaz gain, une hunkigarri eta zoragarriak ere ikusi genituen. Mila esker Hala Dzipo, Zirkodomo eta Ibarra-kalduri emandako laguntza eta babesagatik!
Kartel honetan ikusgai duzu 23. Korrikak Barakaldon izango duen ibilbide zehatza, auzoz auzo eta kalez kale. 20:29an Burtzeñatik sartu eta 21:40 pasata Sestaora abiatuko da Kaikutik.
23. Korrika ate joka dugun honetan, Barakaldoko eragileek hamaika ekimen prestatu dituzte korrikak Barakaldo zeharkatuko duen egunerako, martxoaren 21erako, alegia.
Herriaren tamainaz jakitun, auzoak girotzeko erabakia hartu da eta jai ugari izango ditugu: ipuin kontalariak, ikuskizuna, kalejirak... eta, gero, 20:30 aldera Korrika helduko zaigu!